Apuntes sobre la Escriltura

Paula Vilageliu

Artistak aurrez pentsatutako keinu eta ekintzaren bidez, materialaren izaera hauskor eta kaltebera indartu eta ikertzen duen prozesu baten ondorioz sortutako pieza multzoa da. Era berean, pieza horiek geruzaka eraikitzeko modu bat bilatuz garatu dira, enkofratzeko teknika modu hedatuan erabiliz. Hau da, ekoizpenean sortzen diren hutsuneak, geruzaren eta geruzaren artean geratzen diren espazioak esploratuz, ihesak ahalbidetuz, aurkitzeko dagoen forma bera azpimarratuz, material-geruzak gainjartzean eta eraikuntza gorantz, alde batera edo bere baitan itxita bideratzean.

Materialtasunaren garrantziaz gain, espazioarekin lotutako kezka bat dago proiektu honetan, paraleloan landua eta barne-barneko kezken ondorioz agertzen dena. Horiek zerikusia dute entzierroaren nahiarekin, hau da, materiaren bidez ikertzeko nahiarekin, kezka pertsonal batekin, entzierroaren forma eta aukera desberdinak aurkitzearekin zerikusia duena; entzierroa babes gisa, giltzapetze gisa, besarkada gisa, itxialdia zerbaiten ezkutatze gisa, eta abar. Oraingoan, entzierroa eta haren esanahi anitzak forma eta materiaren bidez jorratu dira, eta, horrela, hainbat lekutara hedatu dira.