Isterria Hezkuntza bereziko ikastetxea

Aztarnak inguratzen gaituen mundua ulertzen laguntzen digu. Aztarnak, Arnulf Rainerren margoak ez-eze, atzoko egunarekin eta gaurkoarekin konektatzen gaitu. Izan ere, iragana berregiten du eta etorkizunean irautearen nahia adierazten du (Altamirako labar-margoetan bezala); dualtasun honek oraina ulertzen laguntzen digu. Aztarna, denboran izatearen arrastoa da. Errepika ezina den denbora bat adierazten du, gurea.

Nola izango da Isterria gu joaten garenean? Nola utzi dezakegu hemen eta orain gaudenaren arrastoa?

Ioana Hernández zeramika egila gidari hartuta, Isterriako hormetan mural bat egingo dugu horma hauek barruan duten aniztasuna adierazteko.