Virginia García del Pino (Bartzelona, 1966) zinema zuzendaria eta ikus-entzunezko artista da. 2008an hainbat sari jaso zituen “lo que tú dice de soy” lanagatik. Bere lehen film luzea, “El Jurado” (2012), FID Marsella, FICValdivia eta Punto deVista taldeen sail ofizialean egon zen, eta MNCARS, CCCB eta IVAMen proiektatu zen. “La 10a carta” (2014) filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen eta José María Forqué sarietarako izendatu zuten. 2017an, “Quien canta su mal espanta” bere lan aurreformatiboa Santa Monica Arte Zentroan eta Bòlit Arte Garaikideko Zentroan dago ikusgai. 2018an, “Improvisaciones de una ardilla” filmak dokumental labur onenaren zilarrezko Biznaga jasoko du Malagako jaialdian. “Respira, correr, mirar” (2019) da bere azken lana eta Mursegorekin batera Tabakaleran, Montehermoso Arte Zentroan eta BilboArten egindako zinema eta musika performance bat da.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026