Teresa Sabaté

Iruñea, 1955. Margolaritzan aritzen da 1981etik.Bakarkako erakusketak egin ditu Iruñeko hainbat aretotan (Rodezno Kondea, Ziudadelako Bolborategia, Pintzel galeria, etab.), baita Tuteran, Donostian, Toledon, Bartzelonan eta Madrilen ere. Talde-erakustaldi askotan parte hartu du, besteak beste Mapamundistas-en eta Nafarroa Oinez-en. Proiektu berrienen artean, Nafarroako Gobernuaren Landarte 2019 eta Uharte Zentroaren Habitación programetako parte-hartzea  daude, Virginia Santosekin eginak biak. Aspalditik, lan artistikoaz gain, haur eta helduentzako pintura eta marrazketa eskolak ematen ditu Iruñean daukan lantegian.