Teresa Lanceta (Bartzelona, 1951) Historia Garaikidean lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Artearen Historian doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Azken urteetako bere bakarkako erakusketa nagusien artean daude: Teresa Lanceta: Madraza 1349-2024, La Madraza, Garaikideko Kultur Zentroa, Madril (2024-25); Teresa Lanceta: La mémoire tissée, Musée d'art moderne de Céret, Frantzia (2024); El sueño de la cólcedra, Museo Patio Herreriano, Valladolid, Espainia (2024); Meadows/O Artist Spotlight, The Meadows Museum, Dallas; Tejer como código abierto, MACBA Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoa (2024) eta IVAM Valentziako Arte Modernoaren Institutuan (2022-23); Adiós al Rombo, Casa Encendida, Madril, eta Azkuna Zentroa, Bilbo. Gaur egun, Lancetaren lana Woven Histories: Textiles and Modern Abstraction erakusketan dago ikusgai, eta hori MoMAn inauguratuko da 2025eko apirilaren 20an. Erakusketa kolektibo ibiltaria Lynne Cooke-k komisariatu du National Gallery of Art-en (Washington DC), eta aurretik erakutsi da Los Angeleseko LACMA Museoan (2023-24), Washington DCko National Gallery of Art-en (2024) eta Kanadako National Gallery of Canada-n, Ottawan (2024-25). 2023an, Teresa Lancetak Arte Plastikoetako Espainiako Sari Nazionala jaso zuen. Bere lana hainbat bilduma publikotan dago, besteak beste: Valentziako Arte Modernoko Institutuan (IVAM); Bartzelonako MACBA-n; Meadows Museum-en, Dallasen (TX); Alacanteko Arte Garaikidearen Museoan; Teruelgo Museoan; Madrilgo Reina Sofía Museoan; eta Pérez Art Museum-en, Miamin (FL). Irakaskuntza lanetan aritua da Bartzelonako Escola Massana-n, eta Leire Vergararekin lankidetzan jardun du DAI Roaming Academy-n, ARtEZ University of the Arts-en barruan. 2019tik 2022ra Los Oficios del Raval garatu zuen, auzoko lan-mundua eta ogibideak ardatz zituen proiektu kolektiboa, IES Miquel Tarradell ikastetxean, Bartzelonan.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026