Itaparica, Brasil, 1984. Bilbon bizi eta lan egiten du. Gaur egun irakaslea da EHUko AAEE fakultatean, eta Bilbon kokatzen den Okela gune independienteko kide izan da 2017-2022 urteetan zehar.
2007an AAEEtan lizentziatu zenetik bere jarduna oparoa izan da batez ere eskulturaren alorrean. Azken urteetan gauzatu dituen bakarkako erakusketetatik, honako hauek azpimarratuko genituzke: Flux Cored (Artium, 2023), Escultura coro (Aparador Monteleón, Madrid, 2022), Aizkora (Azkuna Zentroa, 2022), Los Brutos (Artiatx, Bilbao, 2021), Prieta (Halfhouse, Barcelona, 2019), Su Tu Tumba (Carreras Múgica, Bilbao, 2016) eta Duro-Duro (Montehermoso, Vitoria-Gasteiz, 2011).
Bakarka ez ezik, ugariak izan dira azken urteetan Jauregiren lana ikuskatu ahal izan diren binakako zein taldeko erakusketa zerrenda. Azken garaiko batzuk aipatzearren: As if they had soul (Galería The Ryder, Madrid, 2022), Sociedad Concreta (Galería The Goma, Madrid, 2022), Video Games. Playing Without End (Tabakalera, Donostia, 2021), Estudiotik At! (Tabakalera, Donostia, 2021), Un imaginario colectivo (Bapore Atelier, Balmaseda, 2021), After (Galería Fran Reus, Palma de Mallorca, 2021), ¿Qué carta del Tarot eres?. (Taca, Palma de Mallorca, 2019), Swamp Horses (Espinavessa, Girona, 2019) edota Bi Dos Two, (Azkuna Zentroa, Bilbo 2017).
Hainbat sari irabazi ditu: 2013ko Gipuzkoako Artista Berrien Programa, 2017ko Ertibil lehen saria, 2019ko Gure Artea saria eta ARCO Comunidad de Madrid saria 2023an. Bere lana kolekzio publiko zein pribatu ezberdinetako parte da: Colección Museo CA2M, Artiumeko kolekzio partekatua edota Kutxa Fundazioaren kolekzioa. Egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia, 2019), Halfhousen (Bartzelona, 2019), Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2016) edo Pacific Film Archiven (Berkeley 2012).
Hernaniko hilerrian esku-hartze publiko bat egin zuen 2023an eta erakusketa diseinu ezberdinak gauzatu ditu instituzio ezberdinetan. Besteak beste, Black is Beltza Azkuna Zentroan eta Bartzelonako Ars Santa Mónican, Tirabirak DSS16ko egoitza ezberdinetan eta Kearen Artxibogileak, Tabakaleran.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026