Arte Ederretan doktorea eta EHUko Eskultura eta Arte eta Teknologia saileko irakasle agregatua. 2012an “Sobre la construcción del arte y el sujeto. Una reflexión con Nan Goldin” tituludun tesia defendatu zuen, doktoregoko aparteko saria lortu zuena. KREAREak-Eusko Jaurlaritzaren Euskal Unibertsitate Sistemaren Ikerketa Talde Finkatuaren (IT1096-16/21, cat-A) – “Creación en arte y estéticas aplicadas para la cuidad, el paisaje y la comunidad” – eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak sustatzen duen TECTar-I+G+B proiektuaren, (HAR2016-78241-P) – “El arte y las transformaciones del espacio común del territorio” – kide izan da. Olaia Mirandarekin batera, “Las formas de la identidad inclinada: espacios, imágenes y mediaciones” monografikoaren koordinazioa nabarmentzen da Papeles del CEIC aldizkarian 2019an argitaratu zena. Lan hori subjektu mota jakin baten eraikuntzaren (kaltebera, interdependentea eta inguratzen duen orok eragiten duena) eta artelanaren arteko harremana aztertzen duen ikerketa-ildo batetik sortzen da. Ikerketa akademikoagoen emaitzak (ikerketa-artikuluak eta liburu-kapituluak) etengabe lotzen dira tailerreko praktika pausatu batekin, eta hainbat modutan ikusarazi da Banabilazu (Eremuak), Urretue (Arteleku, Basauri) eta Bisitarien Begiradas-Sahararren Begiradak (Fishara, Cristina Enea) proiektuetan.
Ikasgaiak
Copyright © Uharteko Zentroa 2026