Mirari Echávarri

Arte Ederretan lizentziatua UPV/EHUn eta Genero, Hedabide eta Kultura masterduna Goldsmiths-en (University of London). Gaur egun, irakasle laguntzailea da NUPeko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) adierazpen plastikoaren didaktika arloan, eta bertan doktorego-ikasketak egiten ari da.
Bere lana Artium Museoan (Vitoria-Gasteiz), Tabakaleran (Donostia), Sala Amadísen (Madril) eta Dilalican (Bartzelona) erakutsi da, besteak beste, baita hainbat zinema jaialdietan ere, hala nola Porto/Post/Doc, International Short Film Festival Oberhausen, Festival en Ville ! eta Punto de Vista jaialdietan. Feministaldia. Kultura Feministaren Jaialdiko lantaldeko (2022-2025) eta La Zurda kultur proiektu autokudeatuko (2022-2024) kide izan da.