Mercedes Arbaiza (Bilbo, 1963) Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (1994). EHUko irakasle titularra da Historia Garaikidearen Sailean 1997ko otsailetik. “Historia Soziala eta Lan Harremanen Historia” irakasgaia koordinatzen eta ematen du Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultateko Lan Harremanen Graduan. Eskolak ematen ditu Historia Garaikideko Unibertsitate arteko Masterrean, “La aportación del género a la construcción de lo social”, Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrean, “Feminismo, Sujeto y Modernidad”. Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketako Masterrean, “Políticas de Género y Empleo”.
“Experiencia Moderna” ikerketa-talde sendotuan parte hartzen du 2001. urtetik. Ibilbide luzea du generoari, lanari eta ekonomiari buruzko ikerketan. 2014tik aurrera, politikako eta historiako emozioei buruzkoa da bere ikerketa ildoa. Helburua aldaketa sozialaren teoria bat eraikitzea da, subjektibotasun kolektiboen jatorriak episteme afektibotik aztertuz.
Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen-zerbitzuak argitaratutako Historia Garaikidearen Saileko Aholku Batzordeko kide da, bai eta Historia Garaikidearen Aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kide ere. Espainiako Teologoen Elkarteak (ATE) argitaratutako Aletheia bildumaren Batzorde Zientifikoaren parte da.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026