María Ruido

María Ruido artista bisuala, errealizatzailea, ikertzailea eta irakaslea da. Gaur egun Madrilen eta Bartzelonan bizi da, eta Bartzelonako Unibertsitateko Ikusizko Arteen Departamentuko irakaslea da.

1998az geroztik, diziplina arteko proiektuak garatzen ditu gorputzaren eta identitatearen gizarte-eraikuntzari buruz, kapitalismo postfordiistan egindako lanaren imaginarioei buruz, eta oroimena eraikitzeari eta historiaren forma narratiboekin dituen harremanei buruz, eta azkenaldian, irudimen dekolonialen forma berrien eta haien emantzipazio-aukeren inguruan lan egiten du.