Marc Vives

Marc Vives Muñoz (Bartzelona, 1978) artista, ikertzaile, irakasle eta ekoizlea da, txandaka eta/ edo aldi berean. Bere praktikan, funtsean kantatu eta igeri egiten du, azkenaldian Costa Bravan, egiten duena zergatik egiten duen jakiteko pistak aurkitzeko. Arte bisualen eta zuzeneko arteen artean mugitzen da. Ikaskuntza-estrategia desberdinetatik egiten dio aurre lan horri, bakarka eta taldean, beste artista batzuekin elkarlanean, Si CentroCentro fuera FueraFuera, lxsquecorrenahí Massanan, Moure parets EINAn edo GRAF.cat eta La Capella bezalako egituretan ikerketa-taldeak osatuz.