Tafalla, 1976. Arte Ederretan lizentziatua EHU/UPV-n. Bere prestakuntza osatu du Peio Aguirre, Asier Mendizabal, Esther Ferrer edo Eva Lootz bezalako artistekin egindako tailer eta ikastaroetan, besteak beste. Nafarroako Gobernuak, MUSACek, Bilboartek, Tabakalerak eta Eremuak-ek emandako bekak eta laguntzak jaso ditu. Bere proiektuak banaka nahiz taldeka erakutsi dira honako espazio hauetan: Iruñeko Ziudadela, Tafalla, Huarteko Arte Garaikideko Zentroa, NUP, Valentziako Paz y Comedias Galeria, Bilboarte, beste batzuen artean.