Ikus-entzunezkoen errealizazioko goi-mailako teknikaria naiz, eta Gizarte eta Kultura Antropologian graduatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. 2015ean UPV/EHUn Ikasketa Feministen eta Genero Ikasketen Masterra amaitu nuen eta doktorego-tesia hasi nuen unibertsitate berean Plazerraren inguruko praktika feministei buruz, non, batez ere, aktibismo feministaren eta plazer-prozesuen arteko interkonexioak nabarmendu nahi ditudan, praktika emozional eta politiko gisa. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zinema eta Sexualitate Jardunaldiak antolatu ditut hainbat urtez, eta sexu-aniztasunaren eta hezkuntza-praktiken inguruko dokumental etnografikoak egiten parte hartu dut. Egun, UPV/EHUko Antropologia feministako Ikerketa Taldeko (AFIT) kolaboratzailea naiz, eta Donostiako Feministaldi kultura feministaren jaialdiko koordinazio-taldeko kide, eta Euskal Herriko mugimendu feministako militantea.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026