Musikaria eta artista da. Bere jarduna irudiaren, musika esperimentalaren eta performancearen inguruan ardazten da. Marrazketa eta Komiki irakaslea da EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta Doktorea da inprobisazio libreari eta performanceari buruzko Praktika kontzeptual eta performatiboak Free inprovisation eszenan tesiari esker. Ikersoinu eta Gizaartea ikerketa-taldeetako kide izan da, eta hainbat erakusketatako komisario lanak egin ditu. Bestalde, Bilboko Ixo! sorkuntza kolektiboko zikloa koordinatzen du 2023tik. Era berean, Txaranga Urretabizkaia talde ludiko, performatibo eta musikaleko kide gisa, Partiturak/s (2021) liburua eta Zortzia etzan (Bidehuts, 2025) diskoa argitaratu ditu.
Ikasgaiak
Copyright © Uharteko Zentroa 2026