Koreografoa. Biologia Fakultatean ekosistemetan eta populazioen dinamikan espezializatu zen. Dantza berria eta inprobisazioa ikasi zituen laurogeita hamarreko hamarkadan. 2000. urteaz geroztik bere lana sortzen du eta 2008az geroztik Arabako hegoaldean, Lasierran, bizi den herrian dagoen Azala egoitza artistikoen gunea eraiki eta zuzendarikide da. 2019tik aurrera, Borradores del futuro saioko editorialen taldeko kidea da. Esperientzia zehatzetatik abiatuta etorkizuna irudikatzen duten alegien bilduma da. 2023an, Tractora artista kooperatibak Foku 2 argitaratzen du, bere ibilbide artistikoari buruzko begirada bat.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026