Irakasgaia Gemma Piérola Narvartek, Imanol Satrustegik eta Fernando Mendiola Gonzalok, Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsako ikertzaileak, modu koordinatuan ematen dute.
Proiektu hori 2012an sortu zen, NUPen eta Nafarroako Parlamentuaren arteko hitzarmen baten bidez, Nafarroako gizartearen eskura jartzeko kontsulta publikorako datu-base bat, frankismoan errepresaliatutako pertsonei buruzko informazioa jasoko duena. Harrezkero, erakundeen arteko lankidetza osatzeko, Nafarroako Memoriaren Institutuarekin hitzarmen egonkorra egin da eta Iruñeko Udalarekin hitzarmen zehatzak egin dira.
Urte hauetan, NOHFDk datu-base hori osatu du (https://memoria-oroimena.unavarra.es/) artxibo historikoetankontsultatutakodokumentazioarekin, errepresaliatuek edo haien senideek aurkeztuta, edo ikertzaileen lankidetzari esker lortuta.
Gainera, 200 elkarrizketa baino gehiago egin eta grabatu dira. Informazio horrekin guztiarekin, publikoki kontsulta daitezke 20.000 pertsona baino gehiagoren fitxak, errepresio mota desberdinak jasan dituztenak, ez heriotza bakarrik, baita bertze gertakari errepresibo mota batzuk ere, hala nola gatibutasuna, errepresio ekonomikoa edo laborala, genero-errepresioa, etab. Gainera, NOHFDk txostenak eta azterlanak egiten ditu errepresioaren alderdi zehatzekin edo errepresioaren espazio fisiko eta sinbolikoarekin zerikusia duten gaiei buruz.
Ikasgaiak
Copyright © Uharteko Zentroa 2026