Fermín Díez de Ulzurrun

Iruña, 54 D.D. Artista, komisarioa eta diseinatzaile industriala, Instalazio Industrialetako Zuzendaritzako graduondoa ikasi zuen UPCn. Maslow Industries-eko sortzailea eta zuzendari nagusia da (proiektu artistikoak ekoiztu eta kudeatzen ditu). Nafarroako Gobernuak beka eman zion, 2016an, “Histéresis” ekoizpen-proiekturako, eta, 2017an, “100 Después de Duchamp” ibilbide-liburua argitaratzeko. Halaber, Centro Español de Estampa Contemporánea-k (CIEC) beka eman eta hainbat erakusketa egin zituen; hona hemen esanguratsuenak: 33430467J / Nachträgliche Überprüfung. Atzerabegirakoa: Apartments amBrandenburger Tor, Berlinen (Alemania). “Exposición”, Arturo / Fito Rodriguez-ekin, Habitación 5, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, 2017an. “Treball / trabajo /arbeit / work”, Sicart galerian (Bartzelona), 2015ean. “Arbeit macht frei”, CACHen, 2013an “Kill yr. Idols”, 2009an, eta “33430467-J”, Iruñeko Ziudadelan, 2003an, edo “Ecografías” Tentaciones de Estampa-n, Madrilen, 2002an.