Fátima Miranda

Artearen Historian lizentziaduna, konpositorea eta kantari-performerra da, 90eko hamarkadatik ahots esperimentalaren eta ahots kultura tradizionalen inguruko ikerketa lan bat egiten du. Estereotipo erosoetatik ihesi, ekialdeko, mendebaldeko eta bere asmakizuneko ahots-teknikak nahasten ditu, haien artean, bateraezintzat jo ohi direnak, abangoardiarekiko bizikidetza aberatsean jartzea lortzen du. Ahotsa haize- eta perkusio-instrumentu gisa erabiltzen du bost zortzidun erregistro baten gainean, eta musika-hizkuntza oso baten zerbitzura jartzen du, non kantua, poesia, antzerkia, konposizioa eta inprobisazioaren arteko mugak lausotzen diren. Kontzertuetan sinbiosian dagoen ahots bakar batek, osagai poetiko, keinuzko, bisual, dramatiko eta umorezko esanguratsu batekin, barru-barruraino hunkitzen gaitu.

Beste sari batzuen artean, DAADek gonbidatu zuen Berlinera artista egoiliar gisa, eta IV. Intenazionale Demetrio Stratos saria jaso zuen. 2020an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen. Bere lana mundu osoko agertokietan ibili da.