(Apodaka, 1984) diziplina anitzeko artistaren praktikan eskultura, marrazkia, poesia eta performancea sartzen dira. Bere sorkuntzek ekosistema heterogeneo bat osatzen dute, inguruneko zein bizi-esperientziako elementu fisiko eta emozionalez zuzenean elikatzen dena. Lan honen bidez, artistak materiaren konfigurazio poetikoan jartzen ditu fokua eta energia, edertasuna izakien arteko ezinbesteko lotura-elementu gisa ulertuz. Bere proiektu azpimarragarrienen artean daude Light transits as trill, Lustwaranden aurkeztua (Tilburg, 2026); Ur Aitzak (2022-2024), Azkuna Zentroan elkartutako artista gisa garatua; eta Headscarfs Close to the Ground, Oslo Pilot egitasmoaren esparruan egina (2016).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026