David Bestué (Bartzelona 1980) eskultorea da. Egin dituen bakarkako erakusketa batzuk ROSI AMOR (Reina Sofia Museoa, Madril, 2017) eta Realisme (La Capella, Bartzelona, 2015) dira. Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du New Yorken (New Yorkeko Liburutegi Publikoan), Buenos Airesen (Universidad Di Tella) edo Bartzelonan (MACBA). Arkitekturari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, hala nola Enric Miralles a izquierda y derecha (2010), Formalismo Puro (2011) eta Historia de la fuerza (2017). Egoitzak egin ditu Gasworks-en (Londres, 2010), De_sitio-n (Mexiko Hirian, 2013) eta Sao Pauloko Kunsthallen (Sao Paulo, 2016).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026