Claudia Rebeca Lorenzo

Claudia Rebeca Lorenzo Bilbon bizi den artista da. Kalostra arte esperimentaleko eskolan (Donostia) eta Paul B. Preciadok zuzendutako MACBAko Ikasketa Independenteen Programan (Bartzelona) parte hartu du. Solomon R. Gugghenheim (New York, 2022), Half House (Bartzelona, 2022), Villavergerie (Huesca, 2020) eta Tabakaleran (Donostia, 2019) egoiliar izan da. Bere azken erakusketen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Hit the Dirt, Belmonte galeria (Madril); Blanco Cristal, Half House, (Bartzelona); Viento Cristal, Raccoon (Bartzelona); Spek, ASALTO Caniche Editorial, (Ibarrangelu); El sentido de la eskultura, Joan Miró Fundazioa (Bartzelona) Buru baten inguruan, Bilbaoarte Fundazioa (Bilbo); Zilarrezko pala, Amadis aretoa, (Madril); Generazioak 2020, La Casa Encendida, (Madril); BI, DOS, TWO, Azkuna Zentroa, (Bilbo).