(Lisboa, 1991) kuradore, ekoizle eta ikertzaile independentea da. Bere lana irudi dokumentalera eta sorkuntza garaikidera bideratzen da, zinemaren zirkuitu hegemonikoetatik kanpo. Berriki, «Resistencia Visual Generalizada: libros de fotografía y movimientos de liberación en Angola, Mozambique, Guinea-Bisáu y Cabo Verde» (Pariseko Institut National d’Histoire de l’Art-en eta Lisboako Galerias Municipais) erakusketaren kuradorekidea izan da, Raquel Schefer-ekin batera. Doc’s Kingdom zinema dokumentalaren nazioarteko mintegiaren argitalpenen koordinatzailea izan zen 2021ean eta Stenar Projects artisten filmen ekoizpen eta banaketa plataformarekin lankidetzan aritu zen 2020 eta 2022 artean.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026