Candela Sotos

(Madril, 1986) Argazkigintza eta Arte Garaikideko Masterreko diplomaduna da (Paris-VIII Unibertsitatea), eta Buenos Aireseko Torcuato di Tella Unibertsitateko Artisten Programan parte hartu zuen. Bere praktikak memoria eta diskurtso historiko ofizialen formak aztertzen ditu bitarteko desberdinak baliatzen dituen obrarekin: praktika botanikoak, artxiboak eta mugimenduko irudiak. Sorkuntza bekak jaso ditu hauen eskutik: Madrilgo Erkidegoa, Fondo Nacional de las Artes (Argentina) eta Centro de Residencias Artísticas de Matadero. Gainera bere lana aurkeztu du gune hauetan: MUAC-UNAM arte, diseinu eta zientzia fikziozko laborategia (Mexiko), Medialab Prado, Sala de Arte Joven, Centro Cultural de la Memoria Haroldo Conti eta Jardín Botánico Carlos Thays (Buenos Aires). Gaur-gaurkoz, bere lehenengo filma, Yrupé, editatzeko prozesuan ari da, eta Madrilgo Lacalor obra grafikoko tailerraren zuzendarikidea da.