Asuncion Molinos Gordo (1979, Guzman, Burgos, Espainia) ikertzailea eta artista bisuala da.Bere praktika artistikoan, egungo diskurtso azpiratzailean 'berrikuntza' definitzen duten kategoriak zalantzan jartzen ditu, menperatze intelektualaren modu desberdinak aztertuz, hiritik landa eremura. Antropologia, soziologia eta kultura-azterketak bezalako diziplinen metodoek eragin handia duten ikuspegitik egiten du lan. Bere obraren foku nagusia nekazari garaikideak dira. Nekazari txiki edo ertainaren irudiaz duen ulermena ez da soilik elikadura-ekoizlearena, baizik eta kultura-eragilearena ere bai, jakintza tradizionala iraunarazteaz eta egungo erronkei aurre egiteko trebetasun berri bat sortzeaz arduratzen dena. Lurraren erabileraz, arkitektura nomadaz, nekazarien grebez, lurraldeari buruzko burokraziaz, landa lanaren eraldaketaz, bioteknologiaz eta elikagaien nazioareko merkataritzaz hausnartzen duen obra ekoitzi du.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026