Ana Revuelta

Archiveras del Humo

Bilbo, 1982.

Nire ibilbide profesionala hezkuntzaren, artearen eta gizartearen inguruan ibili da.

Artaziak erakundeko bazkide sortzaileetako bat izan naiz 2008az geroztik, eta, besteak beste, Tabakaleran (2013tik), Montehermoso (2008-2012), Artium, Azkuna Zentroa eta Rekalde aretoetan garatu ditut arte-hezkuntzako eta kultura-bitartekaritzako proiektuak. Lankidetza eta ikaskuntza komunaren bila dabiltzan erakundeen eta komunitateen arteko elkarrizketa bilatzen dute beti proiektuek.

Lan horretan, funtsezkoa da, batetik, arte bizien gorputzarekin eta hizkuntzekin lan egitea, eta, bestetik, nire praktika pedagogikoa zeharkatzen duten sekzioarteko jarrera feministak.