Artearen Historian lizentziaduna (UPV-EHU) eta doktore europarra Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Giza eta Gizarte Zientzietako doktorego-tesi onenaren ezohiko doktoretza-saria lortu zuen “Conceptions of art and interpretation in the educational discourses and practices at Tate Britain” ikerketarekin.
Arteen eta Kulturaren Nafarroako Kontseiluko kidea da, eta Museoen Batzordean eta Ondare Historikoaren Batzordean parte hartzen du. Bere ibilbide profesionala estatuko eta nazioarteko museoetan hasi zen, eta 2004tik irakasle eta ikertzaile gisa lan egin du NUPen, Edarte ikerketa- taldeko kide baita.
Finantzatutako 3 ikerketa-proiektutan parte hartu du kanpoko diru laguntza bitartez eta ezagutza transferitzeko kontratu ugaritan. Gehienak kultura- erakundeen, artearen eta/edo arte-ondarearen eta hezkuntzaren arteko harremanean zentratu dira, besteak beste: ikusizko arteen arloko prestakuntza Montevideo hiriko (Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia) erakunde sozial eta kulturaletan, Iberoamerikako arte-hezkuntzaren egoera eta praktika interesgarriak (Iberoamerikako Estatuen Erakundea), Europako eta Euskadiko ikusizko arteen hezkuntzaren ereduak eta egoera (Dpto. Kultura Eusko Jaurlaritza), bitartekaritza- proiektua “arte guztia garaikidea da” - Nafarroako Museoa (Kultura Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Gobernua).
Emaitzak zientzia- eta dibulgazio-aldizkari ugaritan, liburu-kapitulu eta kongresu nazionaletan eta nazioartekoetan aurkeztu dituzte, eta ebaluazio positiboa lortu dute ikerketaren seiurteko baterako eta ezagutzaren transferentziarako.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026