Uharte Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuarekin elkarlanean, Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntzen Programa urtero abian jartzen du, arte garaikideko proiektu argitaragabeak aurrera eramateko. Programaren helburua ikerketa, lan-ekoizpena eta artista nafarren zabalkundea eta haien ibilibideen sendotzea sustatzea da, sortzaileei proiektu artistikoak ekoizten eta argitaratzen lagunduz. Argitalpen hau Baluarteko Harresiaren Aretoan 2024ko abenduaren 19tik, 2025eko otsailaren 9ra bitartean egindako erakusketarekin batera dator. Bertan, 2023ko deialdian hautatutako artistek ekoizpen-modalitatean garatutako proiektuak erakusten dira. Hautatuko artistak Taxio Ardanaz, Elisa Arteta, Nagore Chivite Lizarraga, Ada Garrués, Amaia Gracia Azqueta, Jaione Inda eta Leire Urbeltz, David Mutiloa eta Alba de la Portilla Castillo dira. Ane Rodríguez Armendariz, Laguntzak eman zituen epaimahaiko kide izan zena, argitalpen honetan aurkituko duzun testuaren egilea da. Eskerrak eman nahi dizkiegu programan eskuzabaltasunez parte hartzen duten guztiei, haien lan onari esker programa urtero errepikatzen bait da.
Fitxa teknikoa
100 or. + azalak hegalekin. Jositako azal biguneko (paperazko) koadernaketa.
Egilea
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026