Totem-ak Enther This eta Orekari Estudio kolektiboek 2017an Edukiontzia Birpentsatuz egoitzan sortutako erabilera anitzetara moldagarriak eta konfiguratu daitezkeen modulu batzuk dira.
Totemen aktibazioa Uharteko San Joan plazan egiten diren jarduera batzuen bidez egiten da, Uharte Zentroan lanean ari diren artistekin eta herriko kolektiboekin batera antolatutako lantegiak
edo proiekzioak izan ohi dira.