Izenburua
Womanhouse Plazaldean
Egilea
Ekhiñe Etxeberria
Data
2021eko abuztuak: 16, 17, 18, 23, 24, 25
Modalitatea
Presencial
Sarrera
Izena emanda
Epea
Uztailak 30
Norentzat
Uharteko belaunaldi ezberdinetako emakumeei zuzendua.

Womanhouse Plazaldean Ekhine Etxeberriaren proiektu bat da, Uharte Zentroko Ahots Konstelazioa – Constelación de voces proiektuaren jarraipena den heinean, emakumeen ahotsen errebindikazioaren inguruan jarraitzen du lanean. Habitación proiektuak, espazio zein emakumeen ahots publikora hurbilketa bat egiteko aukera eskaini du bertan egindako topaketa eta elkarrizketen bitartez. Totemak kalera! tailerrak, ahizpatasunerako eremu seguru bat antolatzen du, bertan, emakume bakoitzak bere ahotsarekin lotzeko modua bilatuko duen, hortik taldeko zein pertsonalki gauzatutako lan artistiko bat sortuz.

Proiektuak Arantza Santesteban eta Andrea Ganuza artisten kolaborazioa izango du, hauek emakumeen borrokekin lotutako ibilbide artistikoak garatu dituzte, bai eta, esperientzia zein emozio pertsonalekin ere, hau da, beraien ahotsarekin.

Womanhouse-ek topaketa bat planteatzen du emakumeek beraien gorputzak, identitateak, erlazioak, ahotsak eta bizitzeko erak errebindikatzeko eta adierazteko, gizarte patriarkalak iraunarazten dituen tabuak apurtzeko beharrean ahotsak ozenduz.

 

“Acción, contradicción, revolución” liburua aipatuz: GURE XUXURLAK GARRAXI BAT BEZALA ENTZUN DAITEZEN ELKARTZEKO UNEA DA!

 

Uharteko belaunaldi ezberdinetako emakumeei zuzendua.
Gehienez 12 pertsona tailerrerako.
Izena emateko epea uztailaren 30era arte bidali posta bat educación@centrohuarte.es  edo bete formulario hau

 

Tailerraren data eta espazioak honakoak dira:

Tailerra:

Abuztuak 16 astelehena eta 17 asteartea –Uharte Zentroan 16:00 etatik 19:00 etara

Abuztuak 23 astelehena eta 24 asteartea –  Uharte Zentroan 16:00 etatik 19:00 etara

Tailerraren parte diren baina publikora irekita dauden saioak:

Abuztuak 18 asteazkena – Plazaldean gaueko 20:30etatik 22:30tara.

Abuztuak 25 asteazkena – Plazaldean gaueko 20:30etatik 22:30tara.