2026-2027

Praktika artistikoen eta kultura-ikasketen masterra

Gorputza, afektuak, lurraldea

Nori zuzenduta? Ikasketak egiteko arrazoiak

Nori zuzenduta:

Ikerketa, ikasketa kulturalak eta praktika artistikoak bateratzeko guneak aztertu nahi dituzten ikasleei eta arte- eta kultura-arloko profesionalei zuzenduta dago (artistak, teorialariak, ikertzaileak, komisarioak, hezitzaileak, etab.).

Ikasketak egiteko arrazoiak:

Master honek ikerketarako esparru teoriko-praktikoa eskaintzen du eta online lana eta aurrez aurreko lantegi, eskola eta konferentziak uztartzen ditu. Gogoetarako, eztabaidarako eta ezagutza ekoizpenerako tokiko esparru bat sortzea da programaren helburua, betiere bertze testuinguru geografikoekin eta errealitateekin lotura eta elkarlana mantenduta. I kasturtean zehar artearen ikerketarako tresnak eta metodologiak ikasteko, partekatzeko, aplikatzeko eta garatzeko aukera izango dute ikasleek, banakako zein taldekako proiektuak burutzeko helburuarekin. Horretarako behar diren bitartekoak edukiko dituzte eskura: praktika artistikorako baliabide teknikoak eta espazioak Uharte Zentroan, baita masterreko irakasleen laguntza eta gidaritza ere.

Ikasleen eta ikasle eta irakasleen arteko harremana eta feedbacka sustatuko da, praktiketan eta taldekako proiektuetan parte hartzea ahalbidetuz eta taldekako prozesuen garapena erraztuz. Bide emango zaie elkarrizketa irekiei, diziplinartekotasunari eta hainbat begirada eta ikuspuntu antolatzeari, ikasturtean zehar proiektuetan eta irakasgaietan sakontzeko balio izango baitute.

Ikasleak tokiko sare kultural eta artistikora hurbiltzea da ikasketa-programarekin lortu nahi dena, publikoari irekitako jardueren bidez eta masterraren eta artista-elkartearen arteko zubiak eraikitzeko balio duten proposamenen bidez.

Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterra diziplinarteko programa bat da. Bertan, praktika artistikoa ezagutza modu gisa eta ikerketarako metodologia gisa ulertzen da, ikuspegi zabalean eta teoria eta pentsamendu kritikoari lotuta. Edukiek hainbat aspektu aztertzen dituzte, praktika artistikoak eta egungo errealitatea pentsatzeko funtsezkoak direnak, ikuspuntu kokatu eta gorpuztutik.

Irteera profesionalak

  • Praktika artistikoak
  • Erakusketen komisariotza
  • Kultura- eta arte-kudeaketa
  • Arte- eta kultura-kritika
  • Museoetan eta arte- edo kultura-zentroetan lan egitea
  • Arte-hezkuntza
  • Ikerketa artistikoa edota akademikoa
  • Irakaskuntza