Lantegia
Asunción Molinos Gordo
Tailer honetan, Asuncion Molinos Gordo artista eta ikertzaileak bere lanean erabiltzen dituen metodologietako batzuk partekatuko ditu, hala nola landa-lana, elkarrizketak eta behaketa parte-hartzailea, antropologiaren tresnetan inspiratuta. Bere praktika artistikoak nekazari garaikideak ditu ardatz, instalazioa, argazkigintza, bideoa eta soinua bezalako bitartekoen bidez ikertzen duen gaia. Tresna horietatik abiatuta, landa-mundua eta kultura-ekoizpenaren konplexutasuna esploratzen ditu, estereotipoetatik harago irudikatzeko moduak bilatuz. Tailerra, praktika artistikoa ikerketa sozialarekin lotu nahi duten ikasleentzat pentsatuta dago, baita landa eremutik begiratzeko eta kontatzeko modu berriak gehitu nahi dituztenentzat ere.
Asunción Molinos Gordo
Asuncion Molinos Gordo (1979, Guzman, Burgos, Espainia) ikertzailea eta artista bisuala da.Bere praktika artistikoan, egungo diskurtso azpiratzailean 'berrikuntza' definitzen duten kategoriak zalantzan jartzen ditu, menperatze intelektualaren modu desberdinak aztertuz, hiritik landa eremura. Antropologia, soziologia eta kultura-azterketak bezalako diziplinen metodoek eragin handia duten ikuspegitik egiten du lan. Bere obraren foku nagusia nekazari garaikideak dira. Nekazari txiki edo ertainaren irudiaz duen ulermena ez da soilik elikadura-ekoizlearena, baizik eta kultura-eragilearena ere bai, jakintza tradizionala iraunarazteaz eta egungo erronkei aurre egiteko trebetasun berri bat sortzeaz arduratzen dena. Lurraren erabileraz, arkitektura nomadaz, nekazarien grebez, lurraldeari buruzko burokraziaz, landa lanaren eraldaketaz, bioteknologiaz eta elikagaien nazioareko merkataritzaz hausnartzen duen obra ekoitzi du.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026