Lantegia
Marina Suarez Ortiz de Zarate
Lantegi honetarako begirada eta pentsamendua mugimendutik aktibatuko ditugu. Gainbehera doan begi baten irudiak ideiarik batere atxikimendurik gabe begiratzera gonbidatzen gaitu, eta etengabe berritzen den eta errealitatearen pertzepzio berehalakoenera hurbiltzen gaituen pentsamendua garatzera. Horrela pentsatzea, egingo ez bagenu bezala, eta inguruan duena haztatu eta mugimendu bakoitzean deskubritzen duen gorputz batetik begiratzea. Dakigunetik desbideratzea eta beste zerbait aurkitzea. Ariketa eta jolasa berehalako galderatik praktikatuko ditugu, dagoenaren eta gertatzen denaren berezitasunei erreparatuz. Irudimenaren gimnasia gisa uler liteke, bizi nahi dugun egoeretan barneratuko gaituzten metodologiak eta praktikak asmatzea, une batzuez bederen
Marina Suarez Ortiz de Zarate
(Gasteiz, 1988) Artista eta performerra. UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu zen eta Madrilen Praktika Eszenika eta Ikusizko Kultura Masterra egin zuen. Paraleloki, dantza eta antzerki fisikoaren disziplinetan artista ezberdinekin formatu da eta Azala, BilboArte, Teatro Pradillo, S´ALA Spazio edo L´animal a l´eskena espazioetan artista egoilarra izan da. Artista ugariekin lan egin du, bere ikuspegia gehituz, bai koreografian eta dramaturgian, bai maila bisualagoan, jantziak, eszenografiak eta diseinuak eraikiz. Parasite konpainiarekin batera, el LINCE zuzentzen du, Gasteizeko Baratza aretoan. Dantzan Bilaka batzorde artistikoko kidea da 2025 eta 2026 bitartean. 2014ean, beste lagun batzuekin batera, Tripak konpainia sortu zuen, antzerkiari oso ikuspegi berezitik helduz, sorkuntzarako materialki izan daitezkeen diziplinen mugak ulertuz. Ordutik hainbat antzerki lanetan, performatiboetan eta site-specific-etan aritu dira. 2021ean Kampai ireki zuten Bilbon, erresidentzietarako eta erakusketetarako espazioa. Bere lan pertsonalena ikusizko arteen eta dantzaren artekoa da, eta “El Carneval”, “Txiribita” eta “Bortusai” piezak sortu ditu, besteak beste. Begirada espazial eta estetiko batetik gorputz eta objektuen artean gertatzen diren harremanak interesatzen zaizkio. Materia “bizigabeak” nola eragiten dien gorputzei eta hortik sortzen den mugimendua.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026