Lantegia
Irati Gorostidi Agirretxe
Muntaiaren nozioarekin lan egingo dugu. Iraupena, etena, justaposizioa, mozketa, jostura. Ideia baten bat-bateko agerpena. Ideia baten diskontinuitatea. Abiapuntua zinemaren metodologiak izango dira, zinearen egiteko moduak beste diziplina artistikoetara eramango ditugu. Muntaiaren-keinuak esploratuko ditugu eta tresnak balira bezala erabiliko ditugu, lengoaia baten bilaketan aurrera egiteko erabiliko ditugun tresnak.
Irati Gorostidi Agirretxe
Artista eta zinemagilea da, 70eko hamarkadako langile mugimendua eta garai hartako euskal komunitateak aztertzen dituena. Aro berria bere lehen luzemetraiak Donostiako Zinemaldiko aipamen berezia jaso zuen, eta Contadores laburmetraia Cannes festibalean estreinatu eta D’A Film Festivaleko saria irabazi zuen. Bilbon eta Bartzelonan ikasi, eta Fulbright bekaduna izan zen New Yorken.
Erakunde laguntzaileak
Antolatzen du
Copyright © Uharteko Zentroa 2026