Laborategi honek tresna fisiko batzuk proposatzen ditu (gorputzaren bidez) esperientzia moduan erlazionatu ahal izateko zenbait gairekin, hala nola, denbora, espazioa, koreografia edo beste edozein konposizio mota, interpretearen arreta (edo, hobeto esanda, arreta hori praktika bakoitzean egon daitekeen/behar duen toki zehatza) eta gorputz bat izateari lotutako identitate indibidualaren eraikuntza (gorputz baten bidez bizitzea eta esperimentatzea). Edukia hainbat norabidetan hedatzen da, baina, nolabait, laborategia bera gai horiek guztiak harremanetan eta elkarrizketan jartzen dituen hari eroale gisa ulertzen da. Gai horien inguruan hausnartu, esperimentatu eta sortu ditut azken urteetako nire piezak. Egileak tresna horiek ere partekatzen ditu ematen diuen ikastaro eta tailerren bidez, baliagarri eta argigarri sentitzen dituelako.
Quim Pujol Guerrero
Quim Pujolek poesiaren, zuzeneko artea eta arte garaikidearen arteko mugak aztertzen ditu. Azken lanen artean, honako hauek dira nabarmenenak; Fregoli (2016 -2021), Croma telesaila (2018- 2021) eta De la ceca a la Meca (2019-2021). Hainbat erakusketetan parte hartu du, hala nola, Intervalo Antoni Tàpies Fundazioan eta Visceral Blue Capellan. Ixiar Rozasekin elkarlanean teoria afektiboaren inguruko Ejercicios de ocupación bolumena argitaratu zuen eta Mercat de les Flors eko (2011-2015) programa esperimentalean komisarioa izan zen.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026