Lunes, martes, miércoles, jueves y viernes

Fermín Jiménez Landa

Esamesak, elezaharrak, oroigarriak, pantaila-irudiak, tabernako errankizunak, egunerokotasunak, anomaliak, eraldaketak, itxaronaldiak, mugak, aromak, polifoniak, postalak, dezepzioak, topografiak, kartografiak, denbora-eskalak, antagonismoak, objektuak, utopiak, paseo txikiak, inguruabarrak, egoerak, sakontasunak, topaketak, koreografiak, pasadizoak, aukerak, soinuak, materialak, kolapsoak, umoreak, historiak, gertutasunak, urruntasunak, intentsitateak, konbikzioak eta superstizioak, keinuz, keinu txikiz, proiektuz eta bildumaz egindako mekanismo batean batu eta, guztiak batera aurkeztuta, tailer baten eitea hartu beharko luketenak, tailerra oso astegun-kontua (astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala) izanik, non bizitza eta artea miatuko baitira, zeinaren ondorioa baita bizitza artea baino garrantzitsuagoa dela –hori esana dago jada–, zer asmorekin jakin gabe, artistaren, ikuslearen, mahaikidearen, komisarioaren, kuradorearen edo kuriosoaren asmoekin.

Fermín Jiménez Landa

Iruñea, 1979. Ferminek hainbat lengoaia ditu abiapuntu, espazio publiko eta sozialaren eguneroko ohituretatik ateratzen dituen planteamenduak aztertzeko. Bere obrak erridikulua indartzen du gure bizi-erritmoetan denborazko pitzadurak sortzeko misio antiheroikoaren pean, eta, horrela, segurutzat jotzen genuena aldatzeko. (David Armengol). Manifesta 11n, Zapongo MAZ museotan, Artium, Musac, CA2M eta Oteizaren museoan, Künstlerhaus Bethanienen, Botín zentroan, La casa Encendidan eta Moisés Pérez de Albéniz, Travesía Cuatro eta Nogueras Blanchard galerietan erakutsi ditu erakusketak.

Datak25 / 04 / 2022 - 28 / 04 / 2022
Ordutegia15:30 - 19:30
PrezioaDoakoa
SarbideaAukeraketa prozesua