Entzutea lantegi honen erdigunean jartzen da. Gure gorputzek eta gure ahotsek entzuten ez den eta entzuten den hori entzuten dute. Guk, besteak, beste, “mugimenduaren entzutea” praktikatzen dugu. Partitura erritmikoak eta polierritmikoak ere landuko dira, geruzaka eta modu konplexuan egituratzen den entzutea praktikatzeko. Gure gorputza eta gure ahotsa instrumentuez gisa baliatuko ditugu atentzioa jartzeko. Besteen dantzaren hotsa eragiteko lan eginen dugu, norbait dantzan ikusten dugunean sentitzen duguna nabarmenduz. Dantzatzen dugun bitartean elkar begiratzea praktikatuko dugu gainerakoen dantzak entzuten digun bitartean.
Alma Söderberg
Alma Söderberg, musikarekin eta dantzarekin lan egiten duen koreografoa eta performerra da. Almak bere ahotsa eta gorputza erabiltzen ditu espazioa instrumentu bat bailitzan interpretatuz. Modu jarraian egiten duen ikerketan nola entzuten eta nola begiratzen dugun lantzen du. Bere emanaldietan ikusmena eta entzumena uztartzen eta nahasten dira, mugimendu errepikakor, minimo eta zehatzak bilakatuz. Wowawiwa eta John the Houseband bere musika proiektuetan Anja Muller, Dennis Deter, Hendrik Willekens, Roger Sala Reyner edo Melkorka Sigridur Magnusdottir gisako artistekin lan egin du. Bere lan guztiak Hendrik Willekens soinu artistarekin elkarlanean egiten ditu. Alma Söderberg, Cullberg-eko artista bazkidea da.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026