Lantegia banaketa zer den eta artistikoki nola esku hartu daitekeen pentsatzera bideratuta dagoen esperimentazio-espazio gisa planteatzen da.
Banaketa, merkantzia bat ekoizten den lekutik kontsumitzen den tokirainoko zirkulazio gisa ulertuta. Hau, askotan, espazio / denbora lausoa eta opakua izaten da, bitartekari sare baten azpijana, honen jardueraz eta prozesuaz ez gara ia jabetzen baina merkantzia horren forman eta edukian eragina du; biltegiratzea, garraiatzea, irautea eta saltzea errazten ditu.
60ko hamarkadaz geroztik, praktika artistiko asko eta asko artearen ohiko banaketa-kanalak iraultzea izan zen, forma berriak eta banaketa-zirkuitu propioak sortu zirelarik. Gaur egun, teknologia berriek eta Internetek edukiak maila imajinaezinean banatzea ekarri dute; hala ere, banaketa fisikoa funtsezko gunea da gure sistema ekonomikoaren barruan.
Lantegiak banaketa fisikoak praktika artistikorako espazio gisa dituen aukeretan sakondu nahi du, dela kanal berriak sortuz, dela dagoeneko ezarrita dauden sareetan esku hartuz.
Francesc Ruiz
Francesc Ruizek komikia erabiltzen du oinarri estetiko, narratibo eta intelektual gisa, eta, aldi berean, material historiko eta operatibo gisa. Sortze, aldatze, itzultze edo mihiztatzearen bidez kontinente gisa edo errealaren deskribapen gisa aplikatuz, beste bide batzuen artean, identitate indibidual eta sozialak, identitate sexuala eta hiri-identitatea eraikitzeko erabiltzen diren engranajeak erakusten dituzten istorio posibleak sortzen ditu. 2020an, karrera erdiko lehen erakusketa aurkeztu zuen CA2Mn, eta tutore gisa irakastea txandakatu zuen Dutch Art Institute, Arhem-en, Bartzelonako Pornoko Ikasketen Instituturako mintegiak antolatzen zituen bitartean.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026