Hurrengo Zero Azpitik tailerraren helburu nagusia izango da konposizio teknika esperimental zenbait ezagutu eta gauzatzea, egileak zenbait proiektu propiotan egiten duen eran, esaterako, Txaranga Urretabizkaia izeneko lanean. Kasu honetan, ahotserako egokituko zaio.
Horretarako, musikaren osagaien inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk aurkeztuko dira, bereziki ahotsari dagozkionak, eta baita teknika eta teknologiaren inguruko zenbait ezagutza pieza batzuk gauzatzeko.
Kontzeptu horietaz baliatuta, ikasle bakoitzak pieza bat proposatu beharko du taldean gauzatzeko, eta Zentroak eskaintzen dituen baliabideak erabilita, grabatu eta forma emango zaio pieza bakoitzari.
Tailerra euskaraz izanen da.
Ibon Rodriguez
Sestao, 1978. Musika sortzen hasi zenetik, hainbat talde eta proiektutan ibili izan da eta dabil (Eten, Le Noise, Xabier Montoia, Mursego) hainbat musika-tresna hartuta (gitarra, pianoa, tronpeta, tronboia…). Bakarkako ibilbidean, ordea, ahots hutsa izaten da bere lehengai nagusi eta gehienetan, bakarra.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026