Tailer honek harreman konplexuak sortzea proposatzen du hizkuntzaren eta dantza, kirol eta borroka-arteen esparrutik datozen praktika fisikoen artean, dimentsio politikoari arreta berezia eskainiz. Zentzu honetan, entrenamendu politiko-poetikoak garatzeko saiakera berri bat da, gorputzarekin, hitzarekin eta besteekiko dugun erantzukizunarekin dugun harremana berriz definitzeko baliagarriak izan daitezen. Hizketaren esparruan, hizkuntzaren funtzio adierazkorra alde batera uzten dugunean eta esanahi eta sinifikatzaileen arteko ustezko korrelazioa bertan behera uzten dugunean, hitzak ez komunikazio-helburu batekin baizik eta errealitatea eraldatzeko tresna gisa erabiltzen ditugunean, zer gertatzen den aztertuko dugu. Hizkuntzan inplizituki dagoen karga ideologikoak gure portaera baldintzatzen badu, haren erabilerak aldatzean, pixkanaka gure arteko eta munduarekiko harremanak ere nola aldatzen diren ikusiko dugu.
Ixiar Rozas Elizalde
Ixiar Rozas. Idazlea. Ahotsaren eta hizkuntzaren materialtasuna lantzen ditut. Honako lanak argitaratu ditut, besteak beste: Negutegia (2006- 2009), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Quim Pujolekin), Beltzuria (2014-2017), Unisonoa (2020). Soinu piezak: 20.20 (2016), Unisonoa (2020). Azalako kidea izan naiz proiektuaren hastapenetatik, eta egun
«Zirriborroak eta gero» proiektuko bultzatzailea naiz. Arte Ederretan doktorea, Increarte masterrean (UPV/ EHU) eta arte hezkuntzan (Mondragon Unibertsitatea) irakasten dut.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026