Historia política de las flores: oral

Gelen Heleton

“Loreen historia politikoa: ahozkoa” idazkeraren antzera funtzionatzen du, baina desberdintasun batekin: berrasmatze eta inprobisazio marjina zabalagoa da. Irakurtzean, historia zahar batean, hitzak, zentzua alda daitezke historia horretan dagoen egia gordez. Gure marrazkiek eta irudiek ere istorio asko adierazten, gogoratzen edo gordetzen dituzte ezkutuan. Ipuin entretenigarriak, hezitzaileak, esperientzia-igorleak, polinizatzaileak, hibridatzaileak. Ez bakarrik hitza, baita hura jariatzen duen gorputza ere, baita mundua entzuten duen eta beste maila batean besarkatzen duen zirkulua ere: egoera, bahiketa eta narrazio bat entzutearen plazera. Arte erraza bezain konplexua.

Gelen Heleton

(Jeleton 1999an Jesus Arpal Moya, Jesus Jeleton eta María de los Ángeles Alcantara edo Gelen Jeletonek sortutako lan talde bat da, errepertorio ikonografiko, literario eta musikaletan jarduteko. Osatu diren errepertorio artistikoei modu kritikoan heltzeko. Emaitzak espazioan, denboran eta banaketa-kanaletan sakabanatzeko, aurkezpen- testuinguruaren bidez, desaktibazioari aurre eginez. Marrazkia gorputzaren beraren dardarak pasatutako irudi gisa mozorrotzen dugu, ahotsa gorputzetik pasatzean dardara egiten duen hitz gisa. Keinua, baieztatu gabe esandakoa bezala, eta arautik ateratzen da.

Duela gutxi, “Loreburu, Lorebegi. Loreen Historia Politikoa”, Bilbo (2021) eta “El problema con las flores”, Párraga zentroan, Murtzia (2019), “Festa pagana” kolektiboak, Miguel Hernández Unibertsitatea, Elche (2020); “Todo esto es una posibilidad”, Carme zentroan, Valentzia (2018), “Cale, cale, cale, Caale!!” Tabakaleran, Donostia (2017), bakarka, “Historia política de las flores: Floritura” La Taller-en, Bilbo (2017); “Nuestros deseo son una revolución” talde lana, Centro Centro, Madril (2017); Las jornadas Degeneradas, Bilbo (2017); Zentroamerikako 19.biurtekoa, San José de Costa Rica (2016); tailerrak eta erakusketa kolektiboa Ladyetx Bartzelonan (2016) Nave Bostik, Bartzelona, (2016); “Historia política de las flores: Floripondio” Halfhouse, Bartzelona (2016) En Residència programarekin elkarlanean; “MACBA és mort” permorfance MACBAn, Bartzelona (2016); “Canibalia” erakusteka koletiktiboa Kadist Art Foundation, París (2015); “El contrato” Bulegoa z/b - Alhondiga, Bilbo (2014) erakusketa-programan eta irakurketa-taldeetan, eta Musika Arraroen Jaialdian ZarataFest, Bilbon (2013).

Datak25 / 10 / 2021 - 28 / 10 / 2021
Ordutegia15:30 - 19:30
PrezioaDoakoa
SarbideaAukeraketa prozesua