Gorputzak, espazioetan ez ezik, oroimenean ere bizi dira. Existitu ziren, existitzen diren, eta badirudi existituko diren gorputz pribilegiatuak, espazio komunaz jabetu zirenak (nahi edo nahi gabe) eta izendatu zutenak. Gure oroimena egunero daramagun gorputzak dira, kontzeptualki bizi garenak, gure kaleak izendatzeko oparitu diegulako, gure bizitzak markatzeko, baita gure unerik intimoenak ere. Baina zer gertatu zen galdutako gorpuekin? Zer gertatu zen nahita ahaztutako gorputzekin? Ahanztura hori iraunarazi behar al dugu? Aktibatu al dezakegu haren oroitzapena, are urrunagokoa?
Europan, gure kaleek jarrera ideologikoa, defendatu diren politikak eta horiek gidatu dituzten balioak adierazten dizkigute. Baina, hurbileko adibide bat jartzearren, zenbat kalek izendatzen dituzte trans subjektuak gure herri eta hirietan? Zenbat monumentu aurkitzen ditugu beste bizikidetza-modu batzuen alde egin zuten subjektu disidenteak eta subjektu eraldatzaileen inguruan?
Cabello/Carceller
Cabello/Carceller 90eko hamarkadaren hasieratik ari dira elkarlanean, beren proiektu artistikoen ga- rapena ikerketa, idazketa, komisariotza eta irakas- kuntzarekin uztartuz. Bere lanaVeneziako 56. Biur- tekoan Espainiako Pabilioian parte hartu zuen eta bakarkako hainbat erakusketetan erakutsi da MUA- Cen (Mexiko), CA2Mn (Madril), MARCO (Vigo), Azkuna Zentroan (Bilbo) edo Valentziako IVAMen, eta Danimarkako, Filadelfiako eta Buenos Airesko arte zentroetan, besteak beste. Gainera, hainbat kolektiboetan parte hartu dute: Centre Pompidou (Paris, Malaga), MACBA Barcelona, Tranzit (Bratis- lava), Museo da Electricidade (Lisboa), MNCARS (Madril), Brooklyn Museum (New York), etab.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026