Acechar, conjurar, velar

Marta Echaves

Topaketa honetan, nire azken ikerketak gainditu dituzten desio, jarrera eta praktika batzuk partekatuko ditut. Nire proiektuak hats luzeko prozesu gisa planteatzen dira, beste ahots batzuekin elkartuta, eta hainbat formatu hartzen dituzte, haiek zeharkatzen dituzten kezkak bateratzeko gonbita egiten didaten testuinguruaren arabera. Idazketatik, irakurketa performatibotik, elkarrizketatik, podcast-etik… Dokumentala praktika hedatutzat hartzen dut, eta erdian artxibo “txikiak”, barne-bizipenak eta anekdotarioak jartzen ditut, oroimenerako gailu poetikoen detonatzaile gisa, haiek zeharkatzen dituzten indarkeria eta galeren kargu eginez. Besteak beste, nekropolitikek belaunaldiz belaunaldi izan dituzten ondorioak, historiografia-lanaren beste garai eta irudimenezko batzuekin esploratzeko aukera, dolu kolektiboaren praktiken beharra eta leheneratzea izango dira tailer honetan uztartuko ditugun harietako batzuk.

Marta Echaves

Marta Echaves Caja Negra argitaletxeko ikertzailea, idazlea eta jardueren koordinatzailea da. Bere proiektuen artean honako hauek nabarmentzen dira: La contrarevolución de los caballos (2017), heroinaren epidemiari eta GIB/HIESari buruzko ikerketa eta Espainiako Estatuan neoliberalismoak duen lurreratzea. Confiad en la piedad química (2019), lan-indarra/botikak eta drogak binomioari buruzko saiakuntza bat, gazteen gizarte- gorputzean, 1980ko hamarkadatik gaur egun arte. Ese zumbido azul (2020), doluaren erritualitate eta politikei buruzko programa publikoa, eta De las Acechanzas (2021), gure lurraldeko errepresioaren historia memoria paranormalaren politikaren esparrutik planteatzeko saioa. Tres veces dije fuego proiektua garatzen ari da gaur egun. Triptiko horretan, autoinmola egiten duen gorputzak, erretzen duten lurraldeak eta suak, gaixotasunaren metafora gisa, indarkeriaren beste historiografia batzuk egiten dituzte.

Datak22 / 05 / 2023 - 25 / 05 / 2023
Ordutegia15:30 - 19:30
Prezioa25 €
Plaza kopurua6
SarbideaAukeraketa prozesua