MAHAI EDITORIALA DEIALDIA | SISTEMA ERAGILEA

Epea: maiatzak 2
Mahai Editoriala, Sistema Eragilea plataformaren baitan antolatutako, artista-argitalpenen trukea eta aurkezpenak bultzatzeko topaketa multzo bat da. Aurten lau eginen dira, bertan parte hartzeak 100 euroko ordainsaria izango du.

Xehetasunak

EGOITZA PROGRAMA HABITACIÓNEN 

Itxiera: maiatzak 27.
Bi artistak (edo kolektibo batek) garatuko duen proiektu bat bilatzen da, artea elkarrizketarako eta metodologiak trukatzeko leku gisa esploratuko duena; zainketetan eta afektuen eta jakintzen transmisioan sakonduz.

Xehetasunak

Laborategietako ekoizpenerako laguntzen 1. deialdiko ebazpena

Uharte Zentroko laborategietako ekoizpenerako laguntzen 2021eko 1. deialdian proiektu hauek aukeratu dira: “Realidades Pictóricas”, Koldo Badillo “Aprendizaje o mudanza”, Aizpea de Atxa “Distopyan Tranzyxion”, Leandro Gómez Mora “Sapos imaginarios en jardines reales”, Paula Eslaba Jaime eta Raúl Silva Cuevas

Xehetasunak

Komisariotza ikerketa egoitza 2021

Deialdiaren itxiera: apirilak 22.
Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi eskaintzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Xehetasunak

HARRESPILA – PSIKODRAMA 4

Itxiera: martxoak 30
L ‘Alakran konpainiak garatzen duen Hazitegia egoitzaren baitan, Oscar Gomez Matarekin eta Esperanza Lopezekin tailer-entsegu bat egiteko 6 performer aukeratuko dira.

Xehetasunak