Izenburua
HABITACIÓN | PAUSE
Egilea
Iñigo Villafranca / Uharte Zentroa
Data
Maiatzaren 6tik uztailaren 3ra arte.
Ordua
Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara. Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era
Sarrera
Librea

Pause. Orban mugagabe bat azkar luzatzen da, zerbaitera iritsi nahian bezala. Atzean, kubo zuri bat, agian harrizko harlandu bat edo kartoizko kutxa bat. Baliteke beso bat edo hanka bat izatea, gorputz oso batek eusten diona. Agian bi dira… Bai, esku bat eta hatz batzuk ikusten ditut zerbaiti eusten edo erortzen uzten. Argi distiratsua da, deskribaezina, ezezaguna baina hipnotikoa. Baliteke distira bat besterik ez izatea. Baliteke hurrengo unean hori guztia aldatzea. Seguru iadanik aldatu dela.

 

༺❁༻

 

Pause-ari eman. Irudia izoztea eta orain ikusten duzuna zein orainarte ikusi duzuna ez dela berdina izango ulertzea. Momentuko argazki bat ateratzea, hori da gure helburua datozen bi hilabeteetan. Gela, iraganaren eta etorkizunaren arteko topagune bihurtzea; eta oraina hontatik, Nafarroako arte komunitatean azken sei urtetan, Uharteko zentroa arte ekoizpen eta ikerketarako zentro bihurtu den bitartean, gertatu denari kasu egitea.

Zortzi aste hauetan gure helburua erakundearen barruan parentesi bat irekitzea da. Kontra egin beharrean, errorearekin, ustekabearekin eta hutsalkeriarekin jolastea, errealitatearekin bat eginez. Galderen bidez eraikitzen joan den irudi bat fokuratzea eta desenfokatzea, etorkizuneko eskaeretara (gu) interpelatzea bilatzen duena. Hemen denbora gure aliatua izan daiteke: denbora errealekin interakzioa iadanik ez dauka graziarik, guztiz kontrakoa, geldotasuna eta itzultzeko konpromisoak dira. Inmanentzia horrretan sartu eta esplizitatzea, eta hortik komunean bizitzeko potentzia lantzea, baina orain, ahultasunaren eta amaitu gabekoaren ebidentziatik.

Pause inflexio txiki baten gisa planteatzen da, bi etaparen arteko denbora tarte baten gisa.

 

✧༺༻∞════∘◦✿◦∘════∞༺༻✧

 

Kartela Habitación Pause

 


 

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

HABITACIÓN-en BISITA ORDUTEGIA:

Ostiraletan 17:00etatik, 20:00etara.
Larunbata eta igandetan 11:00etatik, 14:30era