EKOIZTU 2022 DEIALDIAREN EBAZPENA

Uharte Zentroak honako proiektu hauek ebatzi ditu 2022ko Ekoiztu deialdirako: Belén Arévalo Rodriguezen “A-parizioak, paper gaineko arkitekturak” proiektua. Bere proiektuak ikusteko eta begiratzeko modu desberdinekin eta bidaiaren esperientziarekin du zerikusia. Irudi fotografiko desberdinak fusionatzean datza, beste ikuspegi bat emanez eta beste unibertso bat sortuz. Collage fotografikoak dira, beste mundu batzuen erretratuak, irudimenezko munduak, non oroimenak, iragaiteak…

Soigner notre mémoire | Residencia

Begiratzea, babestea, gure oroimena zaintzea.
Nire abiapuntua: nire aita Ahmed Bouananiren Mémoire 14 (1938-2011) filma, 1969an amaitua, zentsurak debekatua eta 1971n FNCCM Federazio Nazionalaren zinekluben zirkuituan estreinakoz proiektatua. Hasierako iraupena ordubete eta 48 minutukoa zen, eta azken iraupena 25 minutukoa. Izenburua, Mémoire 14, Les persiennes bilduman (1980) agertu zen poema da, Stoukyk argitaratua, Rabat. 14. zenbakiak Hegiraren XIV. mendeari egiten dio erreferentzia, XX. mende kristauari. Marokoko lehen filma da, magrebtarra, eta artxibo zinematografiko kolonialak muntatzeko erabiltzen du gure historia kontatzeko.