Uharte Zentroak sorkuntza tailer eta laborategi profesionalak eskaintzen ditu arlo guztietako artisten prestakuntzarako (arte eszenikoak, plastikoak, bisualak, teknologikoak eta abar).

Helburua da analisi kritikoa bilatzea, dela gogoetatik, dela praktika artistikotik, hartara, artistek baliabide desberdinak edukitzeko, beren proiektuak garatzeko lanerako metodologia eta estrategiak aurkitu ahal izateko.

Lantegi teknikoa: Kopia

2020/08/24 > 2020/08/27. Ikastaroa kopiaren ideiari eta hura kontrolatzeko ditugun baliabideei buruzko eztabaida gisa planteatzen da. Paperak, tintak, tamaina, kamera-profilak, display-profilak, paper-profilak, konbertitzeko helburuak aztertuko ditugu Uharte Zentroko plotterraren aukerak arakatuz.

Xehetasunak

Arte gaztea topaketen egitaraua

Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Zuzendariordetzaren bidez, Arte Gaztearen 2019ko Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua. Helburu orokorrak honakoak dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea eta artisten prestakuntzan laguntzea, bai eta ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean. Irailaren 28tik aitzina, Uharte Zentroak,…

Xehetasunak

Catábasis

Urtarrilaren 13tik 16era. REGINA DE MIGUEL. Etnografia ikerketa-metodo bat da, eta estrategia nagusi gisa landa-azterketa erabiltzen du, bertan jasotzen diren datuak eta esperientzia laborategian lortzen direnen gainetik azpimarratuz, kultura bat bere gizarte-elkarrekintzaren testuinguruan idazteko.

Xehetasunak

ZERO AZPITIK: ETXEA (IPARRA)

Irailaren 7tik 10era.
AITANA CORDERO.
Lantegi/topaketa honetan, elkarrekin eraiki eta hitz egiteko ideiari buruzko gorputz-entrenamendua proposatzen da.

Xehetasunak