Podcast honetan bere tailerretan erabiltzen duen tresna aurkezten du: “Itzulpena perbertsio gisa”.
Kredituak
+ Uharte Zentroko Jinglesak – Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterreko ikasleak
+ Si X – Silvana Franzetti – http://www.cajaderesonancia.com/index.php?mod=archivo-materiales&view=detalle&id=204
+ Brasil 2019 : Jai-giroko field recoding-ak – Luca Rullo
Victoria Pérez Royo
Arte eszenikoetako ikertzailea eta estetika eta arteen teoria irakaslea Filosofia Sailean (Zaragozako Unibertsitatea), Praktika Eszeniko eta Ikusizko Kulturako Masterreko zuzendarikidea (Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Reina Sofia Museoa) eta arte eszenikoetako unibertsitate-programetan mintegiak eman ditu Alemanian, Brasilen, Txilen, Costa Rican, Finlandian, Holandan eta Perun, besteak beste. Artea-ko ikertzailea da, eta hainbat proiekturen koordinatzailea: arteetako ikerketari buruzko azterlanak, hala nola arte eszenikoetako ikerketa-txostena (2009, Instituto de Teatro, UAH, José A. Sánchezekin batera), Migrazio eszenikoak ikerketa-proiektua. Sorkuntza ikerketarako laborategi iraunkorra (2009-2011, Matadero Madrid eta Reina Sofia Museoa), hitzaldi zikloak, besteak beste, Repensar el espectador (2010/2011, Reina Sofía Museoa) edo El cuerpo en la mirada (2017/18, Canal Teatros), nazioarteko mintegiak, hala nola No hay más poesía que la acción (2010-2011, Reina Sofía Museoa, José A. Sánchez eta Isabel de Naveranekin batera), Podría quien te recuerda (2017, Reina Sofía Museoa, José A. Sánchezekin batera), edo prestakuntza independenteko programak, hala nola Programa de Estudios Avanzados en Prácticas Críticas teatralidades expandidas: modelos gestuales y repertorios disidentes (2013, Museo Reina Sofia José A. Sánchez eta Isabel de Naveránekin batera), Cuerpo, Archivo, memoria (Matadero, 2017), eta komisariotza lanak egin ditu hainbat topaketa eta festibaletan hala nola, Cuerpos, desórdenes y democracia (Matadero, Fernando Quesada eta Diana Delgadorekin batera) eta Ser Público (2016, La Casa Encendida), besteak beste.
Honako liburu hauen editorea da: Danza contemporánea, espacio público y arquitectura (2008), Practica e investigación (2010, José A. Sánchezekin batera), 10 textos en cadena y unas páginas en blanco (2012, Cuqui Jerezekin batera), Componer el plural. Cuerpo, escena, política (2016, Diego Agullórekin batera) eta Dirty Room (2017, Juan Dominguezekin batera).
Ikerketa-lerroak: irudia eta ikusmena eszenan; gorputza, gorpuztasuna eta demokrazia; arteetako ikerketa.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026