Podcast honetan, Praktika artistikoak eta kultura ikasketen masterraren baitan irakasten duen Euskal Kultur Ikasketak I irakasgaiaren inguruko gogoeta ezberdinak planteatzeaz gain, Ibaik bere ikerketa prozesua ulertzeko eta egiteko modua azaldu du. Gainera, modernismo/barbarismo matrizea abiapuntu gisa hartuz, euskal gizartea zeharkatu duten botere ardatz ezberdinak, eta honek, egun, sortzen duen pentsamendu kritikoaren beharraren inguruan aritu da.
Ibai Atutxa
Ibai Atutxak (Galdakao, 1984) teoria kritikoen joera berriekin lan egin du New York eta Bartzelonan, euskal ikasketetatik boterearen, dominazioaren eta erresistentziaren diskurtsoak aztertzeko. Gaur egun, Bilbon dago, eta Europa garaikidearen eraikuntza bortitza aztertzen du. Unibertsitatean literatura eta zinema, literatura konparatua, filosofia garaikidea eta ikasketa kulturalak landu ditu, betiere genero, klase, arraza eta sexualitate ikuspegietatik abiatuta.
2011 eta 2013an Tatxatuaren azpiko nazioaz eta Tatxatuaren gaineko nazioaz liburuak argitaratu zituen. 2014an bere lehen doktore tesia defendatu zuen Valentziako Unibertsitatean, Sabotajes de la cultura vasca; eta 2018an bere bigarren doktore tesia defendatu zuen Columbiako Unibertsitatean, Toxic Criminalities in Francoist Spain.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026