Podcast honetan ‘Anarchivo Sidaren’ baitan egindako ikerketa-lanaren bidez, humanitateen eta artearen aldaketa afektiboaz hitz egiten dugu, gure eta emozioen artean dauden teknologiez, eta kontzeptu horiek azken 20 urteetan testuinguru artistikoan izan duten eraginaz.
Kredituak
Aimar Arriola
Aimar Arriolak arte lanetan dihardu, komisario, editore eta ikertzaile gisa. Masterra du Museoen Ikasketetan eta Teoria Kritikoan UABen, Bartzelonan, eta doktore da Goldsmithseko Ikusizko Kulturen Departamentuan, Londresko Unibertsitatean. Komisario gisa, 2016 eta 2019 bitartean, erakusketak eta programa publikoak antolatu ditu, berezkoak eta enkarguzkoak, MACBAn, Bartzelonan; The Showroom-en, Londresen; Centro Centron, Madrilen; Bilboko Arte Ederren Museoan; Tabakaleran, Donostian, besteak beste. Esparru akademikoan, UOC Universitat Oberta de Catalunyako Arteetako Graduko irakasle laguntzailea izan da, eta kanpoko tutorea MACBAko Ikasketa Independenteen Programan. Gaur egun, Eremuak programaren Batzorde Teknikoko kide da (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila) eta AZ Alhondiga Bilboko ikertzaile elkartua (2020-2022). Halaber, The Against Nature Journal (Council, Paris) argitalpenaren editorea da. Argitalpen horrek “naturaren aurkako” kontzeptua hartzen du abiapuntutzat, oraindik ere sexu eta genero identitateak bilatzen dituzten legeetan.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026