Podcast honetan, Masterrak praktika artistikoa ezagutza-modu eta ikerketa-metodologia gisa ulertzeko duen moduaz hitz egiten digu, pentsamendu kritikoarekin lotutako ikuspegi zabaldu batekin.
Kredituak
Maite Garbayo Maeztu
Ikertzailea eta erakusketa-komisarioa da. Euskal Herriko Unibertsitatean Artearen Ikerketa eta Sormenean Doktorea, aparteko sariarekin eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan Artearen Historiako Maisu. Gaur egun, SerraHúnter irakaslea da Bartzelonako Unibertsitatean. 2018ra arte, Mexikoko Iberoamerikako Unibertsitateko Arte Departamentuko akademiko plaza bat bete zuen. Aurretik, Doktoretza ondoko ikertzaile gisa UNAMeko Ikerketa Estetikoen Institutuan lan egin zuen. 2014tik Aurrera Red de Conceptualismos del Sur sarearen parte da.
2016an argitaratu zuen bere lehen liburua, Cuerpos que aparecen, performance y feminismos en el tardofranquismo (Consonni, 2019ko 2. edizioa). Gainera, hirurogei artikulu eta kapitulu baino gehiago argitaratu ditu, bai aldizkarietan eta bai edizio zientifiko, eta arte garaikidean espezializatutako argitalpenetan. Hainbat unibertsitatetan irakatsi du (Euskal Herriko Unibertsitatea, Unibertsitate Iberoamerikarra, Mexikoko Unibertsitate Autonomoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa “Dar la oreja, hacer aparecer: cuerpo, acción, feminismos (1966-1979)”, erakusketak, MUSACen, 2019an; eta “Yo, la peor de todas” erakusketak, Jorge Oteiza Fundazio Museoan, Nafarroako Museoan eta Huarte Arte Garaikideko Zentroan, 2017an, eta “Mugak/Fronteras” programa publikoa Tabakaleran. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, 2017. Bere ikerketa ildo nagusiak arte garaikidea eta genero ikasketak dira Espainian eta Latinoamerikan, teoria estetikoa, kultura bisuala eta performance ikasketak besteak veste.. Bere azken ikerketek performancean gorputzaren presentzia/gabezia eta haren inplikazio estetiko eta politikoak aztertzen dituzte, baita bira afektiboaren eta performatibitatearen garrantzia ere, ikusmenaren produkzioa eta harrera garaikidetasuna birpentsatzeko.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026